XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARI BELTXA - Hau poza ematen didazu zure hitzekin. Ez dakizu nolako axanpak estutzen gaituen Otsoa basapizti hoien menpean dagoenez gero.

BERETERRETXE - Lasai zaitez, bada, Mari Beltxa, laister gure artean izanen baitugu.

MARI BELTXA - (Pozaren-pozez bere senargaia besarkatuz). Zuri eskerrak, Tristan. Guregana agertu duzun leialtasuna urretan ezin paga daiteke.

BERETERRETXE - Ez, Mari Beltxa, ni egiten ari naizena beste edonork berdin eginen bailuke. Ni zure aitaren zerbitzuan nago eta nire eginbeharrarekin bete besterik ez dut egiten... Baiña, nik ere beste galderatxo bat egin gura nizuke, Mari Beltxa. Mintzatu ahal zara zure gurasoekin gure...

MARI BELTXA - Bai, eta aita batez ere izugarri poztu zen.

BERETERRETXE - (Pozez gaiñezka). Bai ote! MARI BELTXA - Zutaz oso harro dago eta zu semetzat hartzea beretzat ohore haundia omen.

BERETERRETXE - Beraz, baimena badugu? MARI BELTXA - Oso-osoa.

BERETERRETXE - (Andregaia tinko estutuz). Zorionean gaituzu, Mari Beltxa.